2017/02/03

Einsteinen igarkizuna


Hona hemen logikako problema bat. “Einsteinen igarkizuna” bezela ezagutzen da. Egia esan, bere egilea zein den ez dago argi, baina kontatzen denez, Einsteinek esan zuen, biztanleriako %2 bakarrik izango zela problema egiteko gai.

Desafioa onartzen duzu? Hartu papera eta bolia, eta eman buruari!
Bost etxe daude, bakoitza kolore batekoa eta bakoitzean nazionalitate bateko pertsona bat bizi da. Jabe bakoitzak edari desberdin bat edaten du. Era berean, bakoitzak tabako marka ezberdin bat erretzen du eta maskota diferente bat dauka.
Zein ote da arraintxoaren jabea?

Pistak:
  1. Britaniarra etxe gorrian bizi da.
  2. Suediarrak txakurra dauka.
  3. Daniarra tea edaten du.
  4. Etxe berdea, etxe txuriaren ezkerrean dago.
  5. Etxe berdearen jabeak kafea edaten du.
  6. Pall Mall erretzen duen pertsonak txori bat dauka.
  7. Etxe horiaren jabeak Dunhill erretzen du.
  8. Erdiko etxean bizi dena esnea edaten du.
  9. Norvegiarra lehenengo etxean bizi da.
  10. Brends erretzen duen pertsona, katua daukan pertsonaren ondoan bizi da.
  11. Zaldia duen pertsona, Dunhill erretzen duenaren ondoan bizi da.
  12. Bluemasters erretzen duenak garagardoa edaten du.
  13. Alemaniarrak Prince erretzen du.
  14. Norvegiarrak etxe urdinaren ondoan bizi da.
  15. Brends erretzen duenak, ura edaten duen bizilaguna dauka.

Hurrengo taula bete eta erantzuna aurkituko duzu.



2017/01/25

KiVa: gurasoen gida

KiVa, Finlandian jaiotako eskola-jazarpenaren aurkako programa da. Badirudi, oso emaitza onak lortu dituela eta geroz eta gehiago gure ikastola eta eskoletan zabaltzen ari da.
Programa honek denoi zuzenduta dago, gurasook ere gure partea daukagu, beraz hemen uzten dizuegu Gurasoen Gida-ren linka: http://www.kivaprogram.net/basque/gurasoak/gurasoen-gida.

2017/01/18

Laister martxan!


Laister martxan jarriko dugu bloga. Egon adi!
Egiten ari garen eta egingo ditugun jokuen berri emango dizuegu. Horrez gain, bai haurrentzat eta bai gurasoetzan interesgarri den den informazioa biltzen saiatuko gera. Adibidez bideoak, fitxak tixkientzat, eskulanak, edo ta interesgarri diruditen artikuloen erreferentziak. Edozein iradukizun edo eskaeratara irekiak gaude.